Jimmy Bananasen erakusketa Putzuzulon
Ekainak 11 astelehenetik hasita, ekainak 15 ostiralerarte, biak barne, Portugaleteko Txori marrazkilariak bere marrazkietako batzuk izango ditu ikusgai Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Egunero,arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara egongo da ikusgai. Erakusketaren arrazoia, Bizkaitar honen lana ezagutaraztea da batez ere kontzertu, aldizkari etabarretako mundu mailan egin dituen lanak erakusteko.
40 lan izango ditugu ikusgai, A3an eta koloretan. Jende askok maite du marrazkilaritza eta ez da izaten aukera gehiegirik lanak ikusteko, leku edo aukera gabeziagatik.
Kontzertua, hitzaldia eta jantoki beganoa Putzuzulon
Aste hau ere bero-bero dator eta ez eguraldiagatik. Jarraian, Putzuzulo Gaztetxean aste honetan egongo diren ekintzak.
Ekainaren 4ean, astelehenean:
Zine-Foruma: “Adaptation: El ladrón de orquídeas” pelikula haundia botako dugu. Astelehenero bezela, 21:30tan. Animatu!
Ekainaren 6an, asteazkena:
Punk kontzertua bi talderekin. Lehenik erdi Zarauztarrak diren Dictadura, diska berria aurkezten. Eta jarraian, San Frantziskotik (EEUU) Punk taldea, Mundo Muerto. Inguruko 80. hamarkadako taldeen itxura duen taldea. Eskoria-tza, R.I.P…
Guzti hau, gaueko 21:00etatik aurrera, eta gogoratu 23:00etarako amaiturik egon behar duela.
Ekainak 7an, osteguna:
18:00tan
ZER EREDU ENERGETIKOA ARI GARA SUSTATZEN EH-an? IZENBURUA DUEN HITZALDIA:
Frackingaren inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabea www.frackingaraba.org-eko lagunen eskutik.
20:30etatik aurrera:
JANTOKI BEGANOA:
Etorri eta gozatu Tito, Jp eta P. Bong chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten 2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.
Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.
Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Oraingo honetan, esan bezala, ekainak 7, 20:30etatik aurrera
Ekainak 8, ostirala:
Burn Cops Jaialdia:
THRASHGRESSION: Metal/Trash ankerra, zantarra, gupidagabea, kriminala, deituiozu nahi duzun bezala baina ez zaitez ikusi gabe gelditu. Zulo, Erantzun, Iñor Ez edo Jai-Alai bezelako taldeetan ibilitako jendez osatuta. Aurreko asteburuan Mogambon joko duen arren 8an gurean izango ditugu zipaioen helikopteroak zerutik botatzeko prest.
IÑOR EZ: Beraiek sortu, beraiek birrindu… etengabe estiloz aldatzen ari den hirukotea sortutako abesti berriak apurtzeko prest izango dugu. Erritmo metalero eta bitxikeriaz lagundutako abesti azkarrek guardia zibilaren kuartelaren txikizioa izango dute helburu.
ON MUSIKA: Xarma musika taldean ibilitako laukotea proiektu berri batekin dator, ON Musika. Rock euskalduna zainetan beste behin ere zarautzen, oraingo honetan Putzuzulon gainera!
“A carne é fraca” dokumentala Zarauzko Putzuzulo gaztetxean
A Carne é Fraca edo Haragia ahula da dokumentala ikusgai egongo da igande honetan, Otsailaren 5ean Gaztetxean bertan. Jarraian duzue dokumental honi buruzko informazio guztia.
A CARNE É FRACA (Haragia ahula da), Brasil, 2005, 54min.
Zuzendaria: Denise Gonzalves
Gidoia: Nina Rosa Jacob
“Haragia ahula da” Nina Rosa Institutoak (GKE Portugaldarra) haragiaren ekoizpen eta kontsumoak, osasunarengan, sozialki, kulturalki, etikoki eta inguruarengan duen eraginari buruzko dokumentala da. Dagomir Marquezi eta Washington Novaes kazetari brasildarrak eta Éder Jofre boxealari brasildar ohiaren partaidetza paregabea duena.
Posible al da gaur egungo haragiaren ekoizpen industrialarekin mundu sostenagarri eta goserik gabeko bat? Duina al da haragi ekoizleek animaliei ematen dieten tratua beraien hazkuntzan zehar eta akatzerako orduan? Haragia jateak gure osasuna hobetu edo kaltetu egiten du? Gutariko bakoitza buragabetasun honen errudun al gara guzti honen aurkako jarrera aktibo bat ez erakusteagaitik?
Otsailak 5, igandea, 18:00tan Zarauzko Putzuzulo gaztetxian
Chuck Schuldiner-en omenaldiko irudiak ikusgai dituzue
Metal for the Crew taldeak pasa den ostiralean antolaturiko Chuck Schuldiner, Death taldeko abeslari izandakoaren omenaldiko irudiak ikusgai dituzue iada. Ostiral gauean izan zen omenaldian, Gamora eta The Brutal taldeak aritu ziren lehen. Ondoren, SA, Legen Beltza edota Anestesia bezalako taldeetan ibiltzen diren musikariek, Death taldearen bertsioak jo zitutzten. Gau honetako bi bideo dituzue ikusgai.
Asteburuko bideoak eta hurrengo ekintzak
EGUNON PUTZUZULISTA GUZTIOI!!!
Asteburu zoragarria pasa berri degu! Ostiralean eman genion hasiera Putzuzuloren 6.urteurrenari eta baita ospatu ere! 400 pertsona inguru elkartu ginen Putzuzulon amets fabrikan mozorro eta guzti! Klasikoa bilakatu den Bersiyo gaua ospatzeko. Cramberris, Barricada, Mecano, Camela, Acdc, Rammsteim, Duncan Du, Bad Religion, Nofx, …. danetik ikusi ahal izan genuen putzuzuloko taulagainean.
Larunbatean ere proposamen kuriosoa genuen. Lehen aldiz Putzuzulon magia ikuskizuna antolatu genuen Imanol magoaren eskutik. Aurreko eguneko zoramena garbitu eta txukuntzen lan handia izan arren txukun txukun zegoen putzuzulo ospatzen jarraitzeko. Aurreko eguneko jendetzarik ez baina bertan elkartu ginen 40 laguneko taldeak sekulako gozatua hartu genuen Imanol artistarekin. Truko guztiak harrapatuko genizkiolakoan eta bat bera ere ez genuen harrapatu! aho bete hortz itzuli ginen denak etxera.
Igandea zen putzuzuloren egun handia. Halako egun batean, duela 6 urte, goizeko 11etan okupatu genuen Putzuzulo amets fabrika. Hau gogoratzeko, urtero bezala, 11etan brindisa egin genuen putzuzuloren aurrean eta txanpainaz topa eginez ekin genion urteurren egunari. Duela 6 urte bezala, poligonoko bolatokira joan ginen jolasekin gozatzera.
Auzokideak beste behin emozionatu egin ziren, aspaldiko garaitan bezala, auzoko bolatokia bizirik ikustean. Sekulako giroa sortu zen brilla jaurtiketan, soka tiran eta hamaiketakoan. Umoreak ordea gora egin zuen musikarekin, herritik zehar egindako poteoan. Putzuzuloko urteurrenek ezagututako herri bazkari jendetsuena izan genuen ondoren.
Kalabaza krema eta paella ederra izan genuen eta arratsaldea Skandalue taldearekin alaitu genuen herriko kaleetan zehar.
Gauean ere zer ikusi eta entzun izan genuen. Hasteko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaiokoek, saio berezia egin zuten Arraiotik kanpo, kontzertu gelan hain zuzen ere eta Zarautzen egon diren 3 Gaztetxeen errepaso luzea egin zuten gonbidatu bereziekin. Egun zoragarria eromenan bilakatu zen gaueko kontzertuan. Hasieran, kakahuete-ren doinu lasaiek, jendearen eromena lasaituko zuela zirudien arren. Feos pero majos talde bizkaitarra hastearekin batera lehertu zen festa giroa. Bertsio ezagunak jotzen dituen taldeak sekulako dantza giroa jarri zuen putzuzulon. eta horrela eguzkiak eman zion putzuzuloren urteurrenari agurra.
Baina hau hasiera besterik ez da izan. Hilabete luze eta ederra iraungo duen urteurrenaren hasiera, lehen pausua. Aste honetan ere eskaintza zoragarria dugu putzuzulista guztientzat. Ostegunean, euskal herriko musikari buruzko tertulia izango dugu herriko musikari ezberdinekin. OStiralean, montetxio koroaren konpañiaz, klasiko bihurtu den beste ekintza bat, Tortilla txapelketa eta kantu afaya. Beraz, hasi arrautzak astintzen eta patatak prejitzen!! eta larunbatean izango dugu festarik handiena. Tik-tara salsa taldea eta Dj makalaren musikarekin FESTA KARIBEÑUA izango baitugu larunbatean. Mozorrorik alaienak hartu, eta animatu putzuzulora etortzen gerria mugitzera! Salsa eta beste hainbat musika karibeñoz bustiko dugu gaua!!! ez galdu gero!!! 19:30etan egingo dugu kedada, gure mozorro eleganteekin herritik poteo eder bat egiteko asmoz!!!
OSTEGUNA 3: “MUSIKARI BURUZKO EZTABAIDA” (www.musikazuzenean.com webguneak zuzenduta) 19:30etan
OSTIRALA 4: KALEJIRA+TORTILLA TXAPELKETA+KANTU AFAYA (montetxio koroarekin) kontzentra ta gero udaletxe plazatik hasita
LARUNBATA 5: “FESTA KARIBEÑUA” tik-tara + DJ Makala 19:30tan poteoa putzuzulotik
IGANDEA 6: “KING KONG NESKA” antzezlana 19:00etan
Putzuzulo Amets Fabrika
Xakela gaztetxe asanblada
www.putzuzulo.net






