Xakela Gaztetxe Asanblada


Mor More, Arrutiko Intxaurrak eta Eneritz Furyak Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the urtarrila 31st, 2014

Datorren ostiralean, Otsailaren 7an, kontzertu akustiko itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Mor More hirukote Zarauztarren disko aurkezpena aitzaki hartuta, Mor More bera, Arrutiko Intxaurrak Zarauztarra eta Kasernarat taldeko abeslaria den Eneritz Furyak edukiko ditugu zuzenean. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da eta 3 euro balioko ditu. Eta dena ongi badoa, Arraio Irratiko uhin libreetatik ere emitituko dugu.

kartela feisbuk

Badator Putzuzulo Gaztetxearen 8. urteurrena

Posted in Berriak,Gaztetxea,Hitzaldiak,Irudiak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the urria 24th, 2013

Putzuzulo Gaztetxeak 8 urte beteko ditu aurtengoan eta hau ospatzeko egitarau berezia prestatua. Iraila eta Urrian zehar Gaztetxea itxita eduki dugu obrak medio eta Urriaren 30etik aurrera (Urteurren eguna) ateak zabalduko ditugu berriz ere ekitaldi ezberdinekin. Hemen duzue zerrendatxoa:

Urriak 30, asteazkena:

19:00 PUTZU POTE inauguraziyua. Obren ostean Putzuzulo berria ikusteko aukera

Azaroak 1, ostirala:

14:00 HERRI BAZKARI BEGANUA. Txartelak aurrez erosi mesedez (Eguzki eta Arranon. Aurrez 10 eeuuro, bertan 15)
17:00 KALEJIRA eta JOLASAK
22:30 KONTZERTUA–> HUMUS (Tolosa) ZESUMA (Albiztur) DJ SIKARA

Azaroak 3, igandea:

19:00 BAKARRIZKETA SAIOA

Azaroak 7, osteguna:

19:00 NASY GORENG ADIKTION. Diskoiraa taldearen 2011ko Indonesiar biraren DVD aurkezpena.

Azaroak 9, larunbata:

18:00 URBANO FEST

22:00 FESTA HORTERUA DJ NATURISTAREKIN

Azaroak 14, osteguna:

19:00 Zine-forumaren aurkezpena eta merienda. HAROLD AND MAUDE.

Azaroak 15, ostirala:

22:30 OKERREKO live + OCCHI DI FARFALLA

Azaroak 16, larunbata:

LIBRE jaialdi naranja herrian zehar.

21:00etan ZARATAFEST jaialdia GUILLOTINA, USURA, HARTZAK eta SATANS MINEONS taldeekin.

Azaroak 18, astelehena:

22:00 Kontzertua THE LOVERS taldearekin

Azaroak 19, asteartea:

19:00 PUTZUZULO ESPAZIO SOZIOKULTURALA. Akitektura proiektuaren aurkezpena Kattalin Urzelaien partetik.

Azaroak 21, osteguna:

19:00 MUGIMENDU TAILERRA Artaziak taldearen eskutik

Azaroak 22, ostirala:

22:00 AMBIENT NOISE gaua. TZESNE + AMSIA

Azaroak 23, larunbata:

22:00 Indarkeria sexistaren aurkako jaialdi Feminista. LA FURIA + EUSKABARET

Azaroak 24, igandea:

19:00 ANTZERKIA. Como como coco me descoco poco.

Azaroak 25, astelehena:

19:30 Indarkeria sexistaren aurkako eguna. Manifestazioa udaletxe plazatik abiatuta.

Azaroak 30, larunbata:

20:00 BERSIYO GAUA. Goizaldean gosaria, entzierrua eta bombo/trompeta

8urteurrena_web

Arraio Irratiak 7 urte betetzen ditu

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the maiatza 20th, 2013

Zarauzko Arraio Irrati libreak 7 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta guzti hau ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu egun hauetarako:

-Maiatzak 20, Astelehena: Irratsaio berezia. 20:00etatik aurrera Arraio irratiko 99.3FMtik eta internet bidez.

-Maiatzak 21, Asteartea: Astearte bidaiariak Putzuzulon, Berlin-Amsterdan-Paris bizikletan

-Maiatzak 23, Osteguna: Hitzaldia Putzuzulon, Hala Bedi irratiak 30 urte.

-Maiatzak 25, Larunbata:

12:00tan Pelota eta Pala partidua Frontoi Txikin Izerditan Blai saioaren eskutik:

Pala partidua:

Iker-Egoitz
Haritz-Ruben
Xabi-Joseba

Pelota partidua:

Argote-Xalegi vs Argiñano IV-Aspiazu

14:30etan Bazkaria Putzuzulon.

Bazkalostean Jon Plazaola Monologoa eta Imanol Magoa. Ondoren, poteo musikatua

21:00etan Louri omenaldia Putzuzulon.

- Lobo Electrico
- Nuevo Catecismo Catolico
- The Safty Pins
- Anestesia
- The Astrozombies
- Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos

Gogoratu talde bakoitzak ordu erdiz joko duela eta EZ DITUZTELA BERAIEN ABESTIAK JOKO. OK Korral, Humedecidos eta Lou berari gustatzen zitzaizkion abestien bertsioak egingo dituzte soilik.

Eta urteurreneko kuña entzun nahi duenak, podcastean du:

Tim Holehouse+Gipsy Rufina+Mor more [Igandean Putzuzulon 18:00etan]

Posted in Berriak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the apirila 22nd, 2013

Igande honetan,
Putzuzulo Amets Fabrikan
18:00etan

(Arraio Irratiak zuzenean emitituko du)

Kontzertu akustikoa pikoteo eta guzti!

TIM HOLEHOUSE:

Bigarren aldiz gure artean dugu bidaiatzen bizi den bluesman ingelesa. Ahots lodi eta ilunaz janzten ditu bere blues zaharrak. Ahots urratu eta indartsuak zuzeneko potenteak eskaintzen dizkigu. “Fight” diska berria aurkezten datorkigu eta bertako abestiak eskainiko dizkigu igandean Putzuzulon

GIPSY RUFINA:

Indi folk italiar bakarlariaren 3 bira Euskal Herrian. Gurean hainbat aldiz izan den Old Seed-en eskolako musikaria. Old Seed italiarra bezala ere ezagutzen da Europan zehar. Europa osoa zeharkatu duen bira amaiezinean jarraitzen du eta beste behin gurean kontzertua egiteko geldialdia egingo du. ahots eta doinu goxoak, letrarik gordinenekin.

MOR MORE:

Igande arratsaldetan ondo pasatzeko helburuarekin gelditzen hasi ziren bi neska gazte gara, denborarekin kanta batzuk ateratzen joan zirenak… Ilusio eta gogoz, bi gitarrekin 2010eko udaran eman genuen lehenengo kontzertua Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, eta urtebetera hirugarren lagun bat gehitu zitzaigun bere kaxarekin kantei erritmo pixkat emateko. Ordutik kontzertuak ematen gabiltza, eta 2013ko maiatzean lehenengo maketatxoa ateratzeko asmoa dugu!

Gipsy_Tim_More_A28_web

Kontzertu akustikoa eta Gurekin Jairen festa astebukaera honetan

Posted in Berriak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the otsaila 20th, 2012

Bi zita interesgarri ditugu astebukaera honetarako ere. Lehenik, kontzertu lasai batetaz gozatzeko aukera izango dugu Putzuzuloko kontzertu gelan Otsailaren 24ean. Lehendik gure arten izan dugun Todo o Nada kantautorea edukiko dugu berriro ere gurekin. Tierra del aire diskoko azken kontzertuak eskaintzen ari da disko berria grabatzera sartu aurretik eta gure artean egoteko aukera eskaini digu.

Berarekin batera, Ri ta Karre, oriotar gaztea izango da. Ez da bakarrik igoko iholtzara, berarekin beste bi lagun izango ditu laguntzen. Kitarra, biolin eta ukelez osatutako musika ekarriko digute hauek.

Kontzertu hauek gainera, Arraio Irratiaren uhin libreetatik entzun ahalko dira, bai FM eta baita internet bidez ere.

Larunbatean berriz, Gurekin Jai batzordeak antolatuta, festa izango da Gazetxean bertan. Audientzia Nazionalera egin behar izan dituzten bidaiak ordaintzeko antolatu den festa da honakoa eta Matxura taldearen estreineko kontzertua edukiko dugu.

Afera guzti honen inguruan egin den kuña entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Hurrengo orrialdea »